sábado, 11 de enero de 2014

5.GAIA – Euskal Herriko industrializazioa eta haren gizarte-ondorioak(1875-1923)
Garai hartako Espainiako ekonomiaren oinarri nagusia nekazaritza zen. Desamortizazio-prozesua izan zen nekazaritza-aldaketaren lehen urratsa. Desamortizazio-legeak nekazaritza-erreforma liberaltzat hartu ziren, baina ez zen benetakoa izan. Nazionalizazio- eta salmenta-prozesu handiak ondorioak izan zituen: lur-jabe handien kopurua handitu egin zen, jende aberatsak erosi zituen ondasunak, bertan behera utzitako lursail asko landu ziren eta nekazariek, Elizan eta udalerriek izan zituzten kalte handienak. Oro har, ekoizpena gutxi hazi zen mendearen azken laurdenera arte. Orduan, labore batzuek ekoizpenak nabarmen egin zuen gora, nekazaritza-ekoizpenaren egitura ia aldatu ez zen arren. 1891ko muga-zergen bidez, politika protekzionista ezarri zen, mende amaierako nekarazitza-krisi handia geldiarazteko. Azkenik, nekazaritzak ez zuen industria-produktuen eskaria handitu, eta horrez gain, ez zuen diru-sarrera handirik sortu.
Industrializazioa sustatu nahi zuten enpresaburu katalanak eta progresistak berrikuntzak egiten saiatu ziren, baina ez zuten lortu. Bartzelonak soilik lortu zuen Europako beste eskualde batzuetako garapenaren parekoa. Kotoiari eta ehungintzari esker hasi zen industrializazio-prozesua. Katalunia izan zen industria-jardueraren erdigunea, hauei esker: XVIII.mendean hasitako dinamismo ekonomikoa; Espainiaren eta Amerikaren artean garatzen ari zen merkataritza-jarduera; langile ugaritasuna; enpresa-pentsamoldea eta protekzionismoaren laguntza. 1868an Meatzeei buruzko Oinarri Legeak eta beste batzuek geldirik egon zen meatzaritza sustatu zuten. Altzairu berrien eta industria-prozesu gero eta mekanizatuagoen ondorioz, eskaria handitu egin zen. Horrez gain, sektorea sustatzen lagundu zuten atzerriko inbertsioak eta zorupearen desamortizazioak, hau da, ustiategiak jabe pribatuei saltzeak. Meatzaritza- eta siderurgia-ekoizpenaren arteko aldeari erreparatuta, agerian geratzen da Espainiako ekonomia ez zela oso dinamikoa. Mearen ustiapenaren bidez asko garatu zen euskal siderurgia Bilbo aldean, hedatzen joan zelarik.
Espainiak ez zuen merkatu-batasunik bere barruan. Barnealdearen eta kostaldearen arteko komunikazioa oso eskasa zen. Bestalde, muga-zergen sistemak zerga handiak eskatzen zizkieten. Oztopo fiskalak desagerrarazteko neurriak jarri zituzten abian Cádizko Gorteek. Hala ere, Euskadin zerga-erregimen berezi bat egon zen 1876ra arte. Beste neurri batzuek ere lagundu zuten merkataritza bateratzen: sistema metriko hamartarrak, pezeta, trenbideak, posta-zerbitzua, telegrafoa... Kanpo-merkataritza, aldiz, hazi egin zen etengabe, baina zenbait gorabehera ere izan zituen. Protekzionismoaren eta barne-merkatuaren eskari txikiaren ondorioz (batzuen ustez, neurri hauek logikoak ziren estatuaren garapena ziurtatu nahi bazen; beste batzuen iritziz, moteldu baizik ez zuten egingo ekonomia garapena), zenbait sektore produktuak esportatzen hasi ziren. Espainiako kanpo merkataritzako produktu gehienak lehen sektorekoak ziren; nekazaritza-produktuak, metala...XVIII.mendean sortu zen lehen banku espainiarra, baina Biurteko Progresistan liberalizazioaren alde onartu zen legeriaren ondoren garatu zen benetan. Gero, krisia sartu zen. Banco de España delakoaren esku utzi zen diru-paperaren emisioaren monopolioa. Ordenazio berriaren arabera, itxi egin zituzten banku batzuk eta beste batzuk Banco de Españak bere egin zituen. Mende berriaren atetan, koloniak galdu ondoan, Espainiaratu ziren alde hartako kapitalak eta jarduera ekonomikoa suspertu zen. Egoera hartan Banco de Españak pisua galdu zuen erakunde pribatuen aurrean. Urte haietan estatua izan zen bankaren eta enpresaren arteko lotura. Aurrezki kutxak sortu ziren, gizarte-jardunaren alde. Kataluniako bankak gainbera izan zuen; izan ere, kanpoko bankuek egokiago erantzun zieten Katalunian sortu ziren industria-sektore berriei (ehungintzaren sektorea) zerbitzua eskatu zutenean.
Katalunia izan zen garapen ekonomikoari lehenik ekin zion lurraldea. XIX.mendearen erdialdean Euskal Herria ere garapen ekonomikoaren aitzindari bihurtu zen. Ordura arte, euskal gizartea nakaria eta tradizionala izan zen. Industria Iraultza sortu zenean, gizarte-egitura nagusiak aldatu eta klase-gizarte berri bat osatu zen, burgesia. Industrializazio-prozesu horretan, Bizkaiak aurre hartu zuen. Bilbo inguruko meatzeak kalitate handikoak ziren eta portuak oso gertu zeudenez ez zen garestia Ingalaterrara esportatzea. Bilboko burgesiak sektorean inbertzio handiak egin zituen modernizatzeko. 1840tik aurrera, Ybarra anaiek lehendabiziko siderurgiak eta metalurgia-fabrikak sortu zituzten. 1855an, Bessemer bihurgailua asmatu zuten. 

Horrela, industria zabaldu eta ehunka meatze sortu ziren. Atzerriko kapital asko agertu zen, eta horrez gain, konpainia ugari sortu ziren, burdingaia ustiatzeko. Hala ere, Hirugarren Karlistaldian geldiune bat izan zuen. Prozesu horretan, burges-enpresaburu talde txiki batek lortu zuen meatzaritza-, finantza- eta industria-gune nagusien kontrola. 1902an, Bizkaiko Labe Garaiak sortu ziren. Urte horietan, metalurgia asko indartu zen; eta trenbidearen sektorea asko hazi zen, gehienbat trenbide estuak eraiki zituzten. Banku sektorea asko hazi zen (Bilbao Bankua, Bizkaia Bankua), baita ontzigintza ere (Euskalduna).Gipuzkoako industrializazio-prozesua askoz motelagoa izan zen. Bi sektore nagusitu ziren. Papergintza; lehendabizko aldiz egin zen Espainian papel jarraitua. Tolosa bihurtu zen gune garrantzitsuena eta fabrika garrantzitsuak sortu ziren. 1902an Papelera Española sozietatea sortu zen. Ehungintza; Bergara eta Tolosa izan ziren gune nagusiak. Bestalde, zementua, tresnak eta elikagaiak egiten zituzten fabrikak eta trenbideko materialak eraikitzen zituzten fabrikak zeuden Arrasaten, Eibarren, Beasainen, Elgoibarren eta Pasaian. Azkenik, Banco Guipuzcoano sortu zen 1899an.Araban nekazaritza-jarduerek izan zuten garrantzi handiena. Mendearen bukaeran, enpresa elektriko txiki batzuk sortu ziren, eta bankuen sektorea hedatzen hasi zen.Industria Iraultza gertatu zenean, dozenaka mila langile iritsi ziren Euskadiko industriaguneetara. Haien egoera oso kaskarra zen. Hori dela-eta, langileak eta alderdi sozialista, UGT sindikatuaren bidez, antolatzen hasi ziren, hobekuntzak eskatzeko; soldatak igotzea, igandeetan jai izatea, zortzi orduko lanaldia, osasun baldintzak hobetzea...1890ean izan zen lehenengo manifestazio handia, ia meatze guztiak gelditu ziren. 1892tik 1899ra bitartean greba gutxiago egin zituzten, baina, bake hori hautsi egin zen 1899an greba orokor baterako deia egin zutenean. Porrot egin zuten. 1903ra, langileen eskakizunak areagotu egin ziren eta lan-etenaldi orokorra izan zen. 1911ean EAJk bere sindikatua eratu zuen: Euzko Langilien Alkartasuna (SOV-ELA); asmoa zen langileen artean eragin handiagoa izatea eta printzipio kristauei eustea. 1917an, Bizkaiko metalurgia-sindikatuetatik abiatuta, Espainia osoan greba egin zen langileen baldintzak hobetzeko.Espainiako beste probintzia batzuetatik milaka immigrante iritsi zirenez, Euskadiko biztanleria asko hasi zen. Horrek eragina izan zuen hirien antolamenduan; auzo berriak sortu behar zituzten, kaleak zabaldu, argi elektrikoa jarri...Era berean, hiriak edertzeari ekin zioten. Industria Iraultzak eragin nabarmenak izan zituen Euskadiko gizarte-egituran ere. Gizarte-mailarik gorenean burgesia zegoen, klase aberatsa bihurtu baitzen eta eragiteko ahalmen handia lortu baitzuen. Gainera, ohitura berriak sustatu zuen klase hark; futbola eta turismoa. Horrekin batera, erdi mailako klasea (funtzionarioak eta lanbide liberaleko kideak) eta behe mailako klasea (herri xehea) zeuden.Euskal gizartean, alfabetatu gabeko biztanleen kopurua izugarria zen. Hala ere, kultura-jarduera areagotu egin zen, prentsaren gorakadagatik eta euskal kulturaren susperraldiagatik. Garai hartan, idazle famatu ugari izan ziren. Bestalde, euskal kulturarekiko interesa areagotu egin zen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario